'Soinujolearen semea' euskaraz antzeztuko dute Madrilen

2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea (Pamiela) eleberriaren antzerkirako egokitzapena estreinatuko du Ttanttaka Teatrok urriaren 18, 19, 20 eta 21ean, Bilbon, Arriaga antzokian. Donostian eta Gasteizen ere antzeztuko dute, besteak beste, eta hurrengo urteko martxoan, berriz, Madrilen euskaraz bi emanaldi egingo dituzte. Bernues izango da zuzendaria. «Nolabaiteko zailtasun eszenikoa duen produkzio bat aurrera eramatea plazera da; garaiotan horri aktore askorekin aurre egitea, berriz, gauza handia». Gainera, maite du eleberria: «Perla eta pertsonaia ugari ditu. 1950etik gaurdaino izan garenaren DNA daukala esango nuke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.