Sormen saio batekin ekin dio Marabilli festibalak asteburuari
    Aitzol Aramaio zinemagilearen (1971-2011) omenez antolatutako Marabilli festibalak sormenari lekua eginez ekin zion ostegun iluntzean lau egun iraungo duen jaialdiari. Kalejira egin ondoren, Kofradia Zaharra bete-beteta zegoela —jende askok kanpotik jarraitu zuen ekitaldia pantaila bidez—, Maialen Lujanbiok, Alex Angulok, Felix Beristainek, Mikel Urmenetak eta Xabier Iriondok —azken biek bideo bidez— hamarna minutuko sormen saioak eskaini zituzten. Ondoren, Kafe Antzokia bete egin zen Marlango eta Lurra taldeen kontzerturako.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu