Goizeko hamarretan jarri dituzte salgai Bruce Springsteen musikari estatubatuar ospetsuak azaroaren 26an Barakaldon (Bizkaia) emango duen kontzerturako sarrerak, baina ordu eta erdiren buruan agortuta zeden. Hala dio, Tick Tack Ticket zerbitzuak bere webgunean, eta hala baieztatu diote BERRIA.INFOri Bilboko Iparragirre kaleko Elkar Megadendan. Izan ere, Tick Tack Ticket zerbitzuaren bidez eta Carrefourren webgunean ez ezik, Bilboko Elkar megadendentan eta FNACen ere saldu dituzte.
Hain justu, saltoki horien atarietan ordu askotako ilarak egin dituzte Srpingsteenen zale askok. Gau osoa han igaro duenik ere izan da. 57, 67 eta 71 eurotan saldu dituzte sarrerak.
Musika
Springsteenen kontzerturako sarrerak agortuta
Ordu eta erdian amaitu dira =i The Boss=i Barakaldon ikusi ahal izateko 16.000 txartelak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu