Su Ta Gar, La Pegatina, Dubioza Kolektiv eta Biznaga izango dira Aiara Fest jaialdiko kartelburuak

Maiatzaren 29an eta 30ean egingo dute jaialdiaren bigarren aldia, Amurrioko Refor esparruan. Hamabost talde igoko dira oholtzara.

Aiara Fest jaialdiaren egituaraua aurkeztu dute gaur Amurrion. AMURRIOKO UDALA
Aiara Fest jaialdiaren egituaraua aurkeztu dute gaur Amurrion. AMURRIOKO UDALA
edurne begiristain
2025eko abenduaren 15a
15:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jarraitzeko asmoz egin zuten antolatzaileek Aiara Fest jaialdiaren lehendabiziko aldia, aurtengo maiatzean, eta lortu dute: bigarren aldia prest daukate jada. 2026ko maiatzaren 29an eta 30ean egingo dute, Amurrioko Refor gunean (Araba), eta Su Ta Gar, La Pegatina, Dubioza Kolektiv eta Biznaga izango dira kartelburuak. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, belaunaldi eta musika ikuspegi ezberdinak ordezkatzen dituzte lau talde horiek, baina badute ezaugarri komunik: zuzeneko indartsuak eskaintzen dituzte, eta «kutsu sozial zein emozional handiko» taldeak dira.

Talde horiekin batera, egitarau «zabal eta eklektikoa» ondu dute jaialdiaren bigarren aldirako, rocka, punka, indiea, joera urbanoak eta «sustraietako» soinuak uztartuz. Kartelburuekin batera, talde hauek ere ariko dira: Sune, Sanguijuelas del Guadiana, Janus Lester, Javi Medina, Merina Gris, Mirua, Sobrezero, El Jose, Niña Coyote eta Chico Tornado, Sr. Lobezno eta Gwa Ya.

Jaialdirako sarrerak bihar 12:00etan jarriko dituzte salgai jaialdiaren webgunean. Antolatzaileek adierazi dute «naturaz inguraturiko kalitatezko musika esperientzia» bat izan nahi duela jaialdiak, lehen mailako kartela eta ingurune berezi bat uztartuta, eta sorrerako filosofiari eutsiko diola, «gertutasuna, gozamena eta lekuarekiko errespetua» lehenetsita. Hala, pilaketarik gabeko eta ondo zaindutako giroa izango dela ziurtatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.