Donostiako 60. Zinemaldia

Supermerkatuaren argazkia

Costa-Gavrasek konpromiso politikoa erakutsi du 'Le Capital' filmean, gehiegikeria ekonomikoak salatuz

Costa-Gavras eta Gad Elmaleh, atzo Donostian. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
Igor Susaeta.
Donostia
2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Marc Tourneil (Gad Elmaleh) Europako banku boteretsuenaren buru izendatuko dute, eta bi arazori aurre egin beharko die berehala: batetik, boteretik apartatu nahi duten bere kideei, eta, bestetik, AEBetako banku batek planteatutako eskaintzari. Horrela, goi finantzetako espekulatzaileen gehiegikeriak salatuz abiatzen da Costa-Gavrasen Le Capital pelikula. Sail Ofizialaren barruan eman zuten atzo, eta Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko da. Konpromiso politikoa erakutsi du Gavrasek, eta prentsaurrekoan adierazi zuen Europa guztiko politikariek, «ezkerrekoak zein eskuinekoek», Europa supermerkatu baten moduan ulertzen dutela, kontu politikoetan edo sozialetan pentsatu gabe. Supermerkatu horren argazkia egin du zinemagile greziarrak Le Capital-en.

Iruditzen zaio ekonomia tokatzen zaion papera jokatzera mugatu dela, eta «erabat» desbideratu duela bere norabidea. Baina baikorra da, «gizakia arazoei irtenbideak emateko gai delako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.