Terence Davies eta Kore-Eda, Urrezko Maskorra lortzeko lehian

Arturo Ripstein, Sarah Polley, Julie Delpy eta Wang Xiaoshuairen filmak ikusiko dira Donostiako 59. Zinemaldiko sail ofizialeanAna Katz, Mathieu Demy, Filippos Tsitos, Joao Canijo eta Bjoern Runge ere izango dira

The Deep Blue Sea filma aurkeztuko du Terence Davies zuzendariak. Z / BERRIA.
Ainhoa Sarasola.
2011ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Nazioartean ospe handia duten hainbat zuzendari lehiatuko dira Donostiako 59. Zinemaldian, irailaren 16tik 24ra. Sail ofiziala osatuko duten filmetatik 11 eman ditu ezagutzera jaialdiak —gainerakoak aurki jakinaraziko ditu—.Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko direnen artean daude Terence Davis, Hirokazu Kore-eda, Arturo Ripstein, Wang Xiaoshuai eta Julie Delpy zinemagileen azken lanak. Sarah Polley eta Mathieu Demy aktoreak, sail ofizialean ez ezik, zuzendari berrien sarirako hautagaien artean ere badaude. Horiez gain, Ana Katz, Joao Canijo, Filippos Tsitos eta Bjoern Runge zuzendarien filmak ere sail ofizialean emango dituzte. Mexiko, Japonia, Frantzia, Txina, Kanada, Argentina, Portugal, Grezia, Suedia eta Erresuma Batuko produkzioak hautatu dituzte.

The Deep Blue Sea film berria aurkeztuko du Daviesek, izen bereko antzezlanaren egokitzapena. Zuzendari ingelesari atzera begirakoa eskaini zion Zinemaldiak 2008an. Kore-eda ere ezaguna da jaialdiko zaleentzat, laugarrenez lehiatuko baita japoniarra Urrezko Maskorra irabazteko, oraingoan Kiseki (I Wish) lanarekin. Birritan irabazi du Ripsteinek jaialdiko sari nagusia, eta Las razones del corazón lanarekin berriro ere saiatuko da mexikarra maskorra eskuratzen. Lehen aldiz etorriko da Donostiara Wang Xiaoshuai zinemagile txinatarra.

Drama erromantiko bat ekarriko du Polleyk, zuzendari gisa egin duen bigarren lana. Zuzendutako lehen pelikularekin dator Demy—haren aitari, Jaques Demy zinemagileari, atzera begirakoa eskainiko dio aurten jaialdiak—, eta haren herrikide Delpyk, berriz, egin duen laugarren filma erakutsiko du. Komedia, drama eta bestelako generoak landu dituzte gainerako zinemagileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.