THE APARTMENTS
‘That´s What The Music Is For’
Diskoetxea:Talitres.
Peter Milton Walsh australiarraren lehen pausoak The Go-Betweensi lotuak egon ziren neurri batean. Robert Forster eta Grant McLannenen taldean sartzeko zorian izan zen Walsh, eta The Apartments bere proiektuaren lehen lanek Spring Hill Fair-en egileen oihartzunak ere biltzen zituzten. Geroztik, ordea, The Apartmentsen musika barrura begirakoa bilakatuz joan da, eta That’s What The Music is For azken lan hau horren erakuslea da. Musika dotorea, gauekoa, David Sylvian, Destroyer eta Prefab Sprouten artean mugitzen dena, eta iragandako bizitzari eskarmentutik eta nostalgiatik begiratzen diona.