Kritika-Musika

The Monochrome Set

The Monochrome Set
mikel lizarralde
2026ko martxoaren 22a
04:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

THE MONOCHROME SET

'Lotus Bridge'

Diskoetxea: Tapete.

Laurogeiko hamarkada hasierako post-punk eta new wave leherketarekin lotzen dugu The Monochrome Set, urte haietan kaleratutako disko ezinbestekoek —Strange Boutique (1980), Eligible Bachelors (1982)— egin baitzuten ezagun Londresko taldea. Bid kantari eta konpositoreak gidatzen duen bandak agur esan zuen 1995ean, baina 2012an itzuli, eta disko estimagarri ugari argitaratu ditu bigarren fase honetan. Lotus Bridge da horietako azkena, eta esan genezake bere gailurretako bat dela. Pop dotorea, psikodelia ukituak ere badituena, eta beti iradokitzailea. Horren adibide dira, besteak beste, Jenny Greenlocks, Athanatoi eta Lotus Bridge bera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!