«Kalitate bera eta konpainia txikiagoak» elkartzen saiatu da aurten Tolosako (Gipuzkoa) Titirijai jaialdiaren antolakuntza, krisiak poltsikoa estutzera behartu baitu. 21 konpainia bilduko dira datorren larunbatetik abenduaren 4ra arte, eta guztira 84 emanaldi egingo dituzte. Argentina, Austria, Bulgaria, Frantzia, Espainia, Mexiko, Belgika, Suitza eta Herrialde Katalanetatik helduko dira. Suitzak tarte berezia izango du aurten, Aranburu jauregiak herrialde horretako txotxongiloei erakusketa berezia eskainiko baitie. Gastuak gutxitze aldera, Europara begira jarri da aurten antolakuntza, eta handik helduko dira konpainiarik gehienak. Beraz, «jaialdiak Europako kutsu peto-petoa» hartuko du, Tolosako Ekinbide Etxeak jakinarazi duenez.
Bi estreinaldi
Mundu osoko bi estreinaldi ere izango dira, Topic zentroaren laguntzaz ekoitzi diren bi ikuskizunenak, hain zuzen. Lehenaazaroaren 19an izango da, Iberescenaren Pepo,¿a dónde vas? emanaldia. Argentinako Buenos Aires Titeres, Mexikoko Seña y Verbo eta Espainiako La Canela taldeek parte hartuko dute ikuskizun horretan. Bigarren estreinaldia, berriz, abenduaren 6an izango da, Titirijai jaialdia amaitu ondoren. Mimaia taldeak Adiós Bienvenida lana eskainiko du.
Titirijai jaialdia Europara begira jarriko da Tolosan
Azaroaren 26tik abenduaren 4ra bitarte 21 konpainia bilduko dira; Suitzak tarte berezia izango du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu