DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Tommy Lee Jones aktoreari emango diote hirugarren Donostia saria

Irailaren 28an jasoko du saria Texasko aktoreak, eta 'Hope Springs' lana aurkeztuko du, Zabaltegi Perlak sailean. Beste sarituak Ewan McGregor aktore eskoziarra eta Oliver Stone zinemagilea dira. 

2012ko abuztuaren 30a
15:47
Entzun

Donostiako 60. Zinemaldiak Tommy Lee Jones aktoreari emango dio aurtengo hirugarren Donostia saria. Texasko aktorea 1970. urtean hasi zen aktore lanetan, Love Story fimean. Ordutik, lau hamarkada pasatu dira eta Tommy Lee Jonesek ibilbide bikaina osatzea lortu du. 

Egin duen azken lanean (Hope Springs), protagonista da, Meryl Streep ezagunarekin batera. Filma Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Perlak sailean aurkeztuko dute. Irailaren 28an jasoko du Donostia saria, bere ibilbide profesionalaren omenez. Donostia saria jasoko duten beste biak Ewan McGregor aktore eskoziarra eta Oliver Stone zinemagilea dira. Azken horrek 60. Zinemaldiko sari berezia jasoko du. 

Aurretik ere, saria ugari lortu ditu Lee Jonesek. 1994. urtean The Fugitive pelikulan egindako lanagatik, Jonesek bigarren mailako aktore onenaren Oscar saria eta Urrezko Globoa irabazi zituen. 2007an, In the Valley of Elah eta No Country for Old Men filmekin Oscar sarietarako izendatu zuten. Azkenean, No Country for Old Men filmean egindako protagonista lanagatik irabazi zuen saria.

1995ean, zuzendari gisa hasi zen lanean. 2005ean, The Three Burials of Melquiades Estrada pelikularen zuzendari, ekoizle eta protagonista izan zen. Filma Cannesko jaialdian lehiatu zen, eta hari esker, aktore onenaren saria irabazi zuen. Pantaila txikian ere arrakasta ugari izan ditu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.