Kritika. Haur eta gazte literatura

Tonu umoretsuan

'Eraman nazazu zurekin' liburuaren azala.
'Eraman nazazu zurekin' liburuaren azala.
2026ko apirilaren 26a
04:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

'ERAMAN NAZAZU ZUREKIN'

Album ilustratuetan bada azpisail narratibo bat deskribapenean oinarritzen dena, eta ez gertaeretan. Halako liburuetan gauzak, emozioak eta ideiak deskribatzen zaizkigu, beste formatuetan ezin den bezala, irudiek kontatzeko duten modu bereziari esker.

Eskuartean dugun Eraman nazazu zurekin albumak, bide horri helduta, ideia baten bueltako hausnarketa eskaintzen du, kontakizun informal umoretsu baten bidez. Ideia hori isilpean gordetzekoa da (baita lerro hauetan ere), kontakizunaren amaieran argitzen baita.

Narrazioa denbora tarte labur batean gertatzen da, zeinetan pertsonaia nagusiak gelditu egiten diren narratzaileak esaten duena entzuteko. Ala ez. Akaso narratzailea irakurleari zuzentzen ari zaio, eta haiek geldirik geratu dira besterik gabe, fokuan dauden pertsonaiak direlako.

Istorioa azaletan hasten da, eta liburu osoa zeharkatzen du; adibideen zerrenda edo katalogo baten antzera egituratuta dago, eta, amaieran sortutako testu eta irudi jolasari esker, berriz hasierara itzultzen da. 

Irudiek ttak zatar bat dute, eskatologia eta deformazio bidez lortua, kontakizuna gatz-pipertzen duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA