1
200 egun greban ez
al dugu grabea?
Tubacex da tuturik
gabeko nabea,
Bi sententzia nulo,
#SosAiaraldea!
800 familia...
Ze bidegabea!
...borroka gabe dena
zen bide gabea.
2
Urduña, Amurrio,
Laudio, Aiara...
Eskualde batu bat
da orain bailara:
Tubacex fabrikatik
denda txiki(e)tara,
suhiltzaileak_ez badu
kentzen barrikada...
zer da itzali behar dena,
zer bota sutara?
3
Lanaldi murrizketan
daude hainbat postu,
emakume izatea
nahi zuten zigortu
horiek botatzea
izanik apostu!
Ertzainek egunero
bidea moztu,
borroka gelditzea
ezin dute lortu!
4
Nor doa noren aurka
eta armatua?
zergatik da oldarkorra
ertzainen tratua?
Akordiorik ez da,
baina bai paktua:
Hedabideetan ez da
jaso gertatua,
batzuekin ez dute
eten kontratua!
5
Langileek jai dute
Celestinorekin,
Nola aurten ezin zen
ospatu San Fermin
grebalariek egin
zuten San Celestin,
egoera antzeztu
prozesioekin...
buruari soilik ez
diote eragin!
6
Independienteak,
LAB edota ELA...
#TubacexBorrokan da
eredu itzela,
jakin herri oso bat
zuekin gaudela,
Milesker oroitzearren
frogatu bezela:
elkarlanean dena
posiblea dela!
Doinua: Gaur gurutzatu gara.
BERTSO JARRIAK