TURNSTILE
Never Enough diskoa energiaz eta ausardiaz beteriko lan bat da, aurreko lanaren ildo beretik, hardcore estiloan jarraituz baina kutsu melodikoago hori emanez. Taldeak erritmo azkar eta dinamikoak, melodiak eta produkzio garbia uztartzen ditu, generoaren mugak gaindituz. Abestiek intentsitate emozionala eta freskotasuna transmititzen dute, entzulea hasieratik harrapatuz, nahiz eta hasierako jarraitzaile bat edo besteri gutxiago gustatuko zaizkien. Kutsu esperimentala eta soinu aniztasuna nabarmendu egiten dira, eta lan honek Turnstile eszena alternatiboan erreferente bihurtzen du. Bide komertzialagorako bidea hartu arren, hardcore talde bat izaten jarraitzen du, eta hori ere nabari da diskoan, eta zer esanik ez, zuzenekoetan.