Diabolo Kiwi

'Uhin galduak'

Diskoetxea: Egilea editore.

2022ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Funkak ere badauka bere lekua Euskal Herrian, galde diezaietela bestela Diabolo Kiwi taldekoei eta beraien jarraitzaileei, bigarren diskoa atera berritan lehengo zaleak ez ezik berriak ere bereganatu eta kritika ezinhobeak jaso baitituzte. Ez da gutxiagorako, dantzarako doinuz, umorez eta ironiaz, bi pertsonaiaren arteko bidaia intergalaktiko bat proposatzen baitigute, ongi landutako abestiekin, doinu alaiak eta kritika hitzak —beti ere umorea alde batera utzi gabe— plazaratuz. Aurreko lanaren bide beretik jarraitu dute, baina disko sendo eta osoago bat lortuz, dagoeneko gure herriko panoraman euren lekua eginez. Jantzi dezagun astronauta kaskoa, presta gaitezen play eman eta dantzan espaziora eramango gaituen lanerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.