Lehen seihilekoa igaro ondoren, Eusko Jaurlaritzak 2012Euskadi, bake eta askatasunaren aldeko kulturen urtea proiektuaren balantzea egin du, eta Gerra Zibilean Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko hainbat udalerritan egindako ekitaldien emaitzak aztertu dituzte. Orain arte, nazioarteko 33 argazkilari, 60 poeta, 16 artista eta 30 intelektual bildu dituzte hainbat kultur ekimenetan, eta lankidetza akordioak sinatu dituzte 30 kultur erakunderekin, hala nola museo, antzoki, jaialdi, orkestra eta elkarteekin.
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren arabera, kultur ekintzetarako erabilitako dirua inbertsioa izan da: «Krisiaren mehatxua jasaten ari den eta ulermenerako eta elkarbizitzarako gune berriak sortu behar dituen gizarte baten aldaketaren eragile gisa, proiektuak erakutsi du kulturan inbertitzea hazkunderako gune berriak sortzeko aukera ematen digula». Urgellen ustez, orain arte egindako jarduerekin «erabateko arrakasta» lortu dute. «Artistek, herritarrek eta komunikabideekbat egin dute bakea sendotzeko eta etorkizunerako ekitaldietan».
Nazioarteko kultur ekintzak
Euskal Herriko artistekin batera, nazioarteko 250 sortzailek parte hartu dute kultur proiektuan. Zazpi dira egindako jarduera nagusiak, eta, bertan, Elai Alai filma eman dute, Kukai dantza taldearen ikuskizunarekin, eta Nestor Basterretxearen Agonía de fuego eskulturaren produkzioarekin. Horrekin batera, Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak argazki erakusketa, Sustrai erreak liburuaren berrargitalpena, Askoren izenean nazioarteko poesia jaialdia, eta Mundua aldatzeko ideiak filosofiako nazioarteko topaketa antolatu dituzte, besteak beste.
Urgellek dio 2012 Euskadi proiektua «erabateko arrakasta» dela
Nazioarteko 140 kultur ekintza finantzatu, eta enpresekin 30 lankidetza akordio egin ditu Eusko Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu