Urruzuno sariak banatu dituzte, eta irabazleak Bretainiara joango dira

DBH, Batxilergo eta LHko ikasleentzat antolatutako Urruzuno literatur sariak banatu ziren atzo, Gasteizen. Miren Agur Meabek, Castillo Suarezek, Urtzi Urrutikoetxeak, Leire Bilbaok eta Katixa Agirrek hautatutako prosa nahiz poesia arloko lan sarituen egileek Bretainiara bidaia egingo dute elkarrekin hil honetan, hamar egunez. Askatasuna eta Zurriola institutuak ere saritu dituzte, egindako lanarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu