Urruzunotarrak Gehituz antolatu dute, Urruzuno sarien ordezko gisa

Irabazleek ez dute bidaiarik egingo, baina prestatze egonaldi batean elkartzeko aukera izango dute

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Krisi ekonomikoaren eta aurrekontuen doikuntzaren ondorioz aurten Urruzuno lehiaketarik ez antolatzea erabaki duela jakinarazi zuen urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, baina Urruzunotarrak Gehituz ekinaldian parte hartzeko deia egin die orain Bigarren Hezkuntzako ikasleei. Martxoaren 30era arte zabalik dute epea beren idazlanekin parte hartzeko —poesia nahiz prosa,baita bertso paperak ere—, eta epaimahaiak aukeratutako hogei lanen egileek aukera izango dute lau eguneko prestatze egonaldi batean elkartzeko. Egonaldi horretan, literatur tailerra egin eta idaztearekin zerikusia duten beste hainbat arlo landuko dituzte, idazle batekin zuzeneko harremanetan. Horretaz gain, Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean, idazle gazte sarituei aurrerabiderako literatura tutoretzako bideak jartzea ere aztertuko da. Lan sarituak argitara emango dituzte, Sagastiberri sailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.