ARKEOLOGIA. Bigarren urtez jarraian, hazi egin da Ekainberri museoa bisitatu duen lagun kopurua. Orotara, ia 28.250 lagun izan ziren Zestoako (Gipuzkoan) museoan, 2015ean baino %7 gehiago. Ekain kobazuloaren erreplika 2008az geroztik bisitatu daiteke, eta urtetik urtera, bisitari kopurua sendotzen joan da. Zortzi urtean, ia 250.000 lagun joan dira historiaurrean oinarritutako museora.
Urtebetean %7 hazi da Zestoako Ekainberri museoko bisitari kopurua