Valtonyc rap abeslariak ihes egin du Europara
MUSIKA. Espetxean sartzeko agindua zuen Josep Miquel Arenas Beltran Valtonyc rap abeslariak, baina ihes egin du, El Nacional.cat agerkariaren arabera. Espainiako Auzitegi Gorenak hiru urte eta erdiko zigorra ezarri zion, haren kantuen hitzengatik. Agerkariak dio abeslariak, Europako herrialderen batean babes hartuta, adierazpen askatasunaren alde lan egin nahi duela.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu