Irudia. Erriberri
Vianako Printzea saria, Teresa Catalani
Teresa Catalan musikariak Vianako Printzea saria jaso zuen atzo, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariaren eskutik, Erriberrin (Nafarroa). «Laster ikasi nuen ezagutza modu bat dela musika, pentsatzeko modu berezi bat, munduari begiratzeko modu berezi bat», adierazi zuen Catalanek. «Matematikarekin, fisikarekin eta sentsibilitatearekin lotura estua du musikak. Ez dugu alde batera utzi behar arteak zientziekin duen inplikazioa. Zientziak azaldu eta justifikatu egiten du, eta arteak zentzua ematen du».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu