Vianako Printzea sarirako Berri Txarrak taldearen hautagaitza bultzatu dute hainbat eragilek

Taldearen hautagaitza babesteko, bideo bat sareratu dute Aralar Udal Musika Eskolak, Larraungo Udalak eta Lekunberriko Udalak. Nafarroako Gobernuak ortziralean jakinaraziko du zeinek jasoko duen 31. Vianako Printzea saria. Bideoa albistearen amaieran.

Iruñean egin zuen azken kontzertua taldeak. IDOIA ZABALETA / FOKU
2020ko uztailaren 15a
13:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Gobernuak ortziralean jakinaraziko du zeinek jasoko duen 31. Vianako Printzea saria. Hiru hautagai daude: Jaime Ignacio del Burgo legelari eta politikaria, Carlos Canovas argazkilaria eta Berri Txarrak musika taldea. Nafarroako Gobernuak osatutako epaimahai batek erabakiko du zeinek jasoko duen saria. 

Aralar Udal Musika Eskolak, Larraungo Udalak eta Lekunberriko Udalak Berri Txarrak taldearen hautagaitza aurkeztu zuten, eta, gaur, bideo bat sareratu dute hautagaitza horren berri emateko eta hura bultzatzeko. Nafarroako kultura, komunikabide eta kirol munduko pertsona erreferenteak bildu dituzte bideoan, eta taldeak dituen balioak azaleratu dituzte;:bertzeak bertze, izpiritu kritikoa, lan egiteko gaitasuna, euskararekiko konpromisoa eta sortutako ondarea. 

 Lekunberriko taldeak iazko azaroaren 23an eman zuen Iruñean azken kontzertua, 25 urtetako ibilbide luzearen ondotik. Horren aitzinetik, ordea, Nafarroako taldea mundu osoan ibilia da musika euskaraz jotzen. Azken bira oinarritzat hartuta, taldearen inguruko film bat prestatzen ari da Maria Lameiro zinemagilea. 

[youtube]https://youtu.be/seJH8juwqpc[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.