Woody Allenen 'Midnight in Paris' filmak irekiko du Cannesko jaialdia

Maiatzaren 11n izango da inaugurazio gala, eta egun horretan estreinatuko dute filma Parisko aretoetan ere

Agentziak
Paris
2011ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Woody Allenen Midnight in Paris filmarekin zabalduko dute Cannesko zinema jaialdia maiatzaren 11n, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Robert De Niro zinemagilea izango da Frantziako festibal horretako epaimahaiburua aurten, baina ezer besterik ez dute aurreratu. Ezta sail ofizialean lehiatuko diren filmen inguruko bestelako daturik ere. Maiatzaren 11tik 22ra bitartean izango da jaialdia. Eta Allenen pelikula Cannesko Lumiere jauregian egingo duten ekitaldian erakutsiko dute aurrenekoz. Egun horretan bertan estreinatuko dute filma Parisen. Orobat, jaialdiaren inaugurazio ekitaldia zuzenean emango dute Parisko zinema aretoetan.

Azken filmen ildoei segitu die Allenek Midnight in Paris-en ere, eta komedia erromantikoa osatu du, Owen Wilson, Rachel McAdams, Marion Cotillard, Kathy Bates, Adrien Brody, Gad Elmaleh, Lea Seydoux eta Carla Brunirekin.

Cannesko jaialdiko zuzendari Thierry Fremauxen hitzetan, «Parisentzako amodiozko gutun zoragarria da Midnight in Paris». Dioenez, filmean «artearen historiari, plazerari eta bizitzari» erreparatu die Allenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.