Kritika. Musika

Xabi San Sebastian

Xabi San Sebastian / 'Betazalak'
2024ko otsailaren 11
05:00
Entzun

XABI SAN SEBASTIAN

'Betazalak'
Diskoetxea:Belarri.

Azken diskotik sei urtera iritsi da donostiarraren bosgarren diskoa. Oraingoan rocka alde batera utzi duen arren, euskal musikaren iraganaren eta orainaren arteko zubi da oraindik ere, akaso heldutasun handiagoarekin, bai, baina talentuz jositako abesti sorta ederra besapean dakarrela. Sustraiekiko atxikimendua nabaria du bere obran, eta konposizioak dotoreak eta denboraz gaindikoak dira oraindik ere. Matthieu Haranburuk, oraingoan baxua jo ez duen arren, ekoizle lanak egin ditu berriz ere, eta lortu duen soinua gardena eta boteretsua da. Ahoskera indartsua eta garbia, txeloaren eta biolinaren presentzia nabarmena... Betikotasun zantzuak dauzkate kantu askok, hala nola Gure begian distira eta Gure zerriak aski ederrek, Loratzak harean dotoreak zein Jantzi gaur biharko argiz tentsiodunak. Lan mardula eta funts bereziduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.