Literaturia. Liburu aurkezpenak

Xabier Soubelet: «Somaliarra banintz, pirata izango nintzateke»

'Iza ote iza?' liburuan, «Euskal Herriko egoerak sorrarazitako amorruak» eragindako poemak bildu ditu

Irune Berro Urrizelki.
Larrabetzu
2011ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Zenbait gertaerarengatik sentituriko oihu egiteko gogoak bultzatuta idatzi ditu Xabier Soubelet Xubiltz-ek (Ziburu, Lapurdi, 1953) Iza ote iza? liburuko poema gehienak; «epeltasunik gabe eta munduari probokaziozko mezua bidaliz», Maiatz argitaletxeko Luzien Etxezarreta editorearen esanetan. «Euskal Herriko egoerak amorrua sorrarazten» diola aitortu du Soubeletek, eta horren ondorio direla olerki asko. Halaber, «Oteizak azken urteetan erakutsitako haserre eta hitz egiteko modua» bere egin dituela dio, eredu hartu. Hortik dator Iza ote iza? izena. Eta eredu horri segitzen diote liburuko hainbat piezak. Politika dute mintzagai, euskara ere bai tartean. Espainiako kostara heltzen diren etorkinen azalean jarri da idazlea. Baita Somaliako piraten tokian ere. Argi dauka: «Somaliarra banintz, pirata izango nintzateke». Mendebaldeko herriak Afrikan lapurretan mendeak daramatzatela uste du.

'IZA OTE IZA?'

Egilea: Xabier Soubelet.

Argitaratzailea: Maiatz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.