artea

Xavier Alvarez de Eulate artista hil da

Fraide frantziskotarra 93 urterekin zendu zen, ostiralean, Bermeon.

2012ko martxoaren 19a
16:24
Entzun

Xavier Alvarez de Eulate artista hil zen ostiralean, Bermeoko komentuan (Bizkaia), 93 urterekin. 1942. urtean apaiztu zen, eta 1950ean Arantzazuko santutegiko beira leihoak egiteko eskaera jaso zuen. Haren lan entzutetsuenetakoak dira.

Bi urtez Madrilen ikasi zuen Arte Ederren akademian, eta, ondoren, Jorge Oteiza artista eta lagunaren tailerrean aritu zen lanean.

Iazko maiatzean omendu zuten, Arantzazun, eta Donostiako Kutxa Boulevard aretoan erakusketa bat zabaldu zuten, haren lanekin. 

"Bere bizitza guztia bi ardatzen inguruan joan da: espiritualitateak eta arteak elkarrekin egiten dute bidea. Egiten duen guztian, espiritualitatea gauzatzeko asmoa ikusten da". Hala adierazi zuen Larraitz Arretxea erakusketaren komisarioetako batek, frantziskotarraren inguruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.