Donostiako 61. Zinemaldia

Zazpi gomendio, zazpi iritzi

2013ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Mikel Hernandez Abaitua Idazlea

'Vivir es facil con los ojos cerrados'

Filma hautatzeko arrazoia.

Orain dela urte asko nire ipuin liburu batean izenburu berbera zeukan narrazio bat argitaratu nuen: Bizitzea erraza da begiak itxita. John Lennonen abesti batetik ateratako hitzak. Gainera, nire bizitzan biziki garrantzitsuak diren bi alor agertzen dira, musika eta irakaskuntza. 60ko hamarkadako benetako irakasle espainiar baten gertakizun batean dago oinarrituta. John Lennonekin kontaktatu nahi du, britainiarra Almeriara film bat errodatzera joaten denean, ongi ulertzen ez dituen The Beatlesen abestietako hitz batzuk galdetzeko asmoz, bere ikasleei hobeto irakatsi ahal izateko. Harrezkero, The Beatlesen abestien hitzak beren albumetan idatzita hasi ziren agertzen.

Aurreikuspenak bete ditu?

Espero baino hobea izan da. Batzuek esango dute film txikia dela, komedia melenga dela, baina dirudien baino sakonagoa da. Gainera, ez nuen espero musika original hain luxuzkoa: Pat Methenyk eta Charlie Hadenek egina.

Nabarmentzeko zerbait.

Filmak ez dihardu John Lennonez, sinbolizatzen duenaz baizik. Egia da komedia atsegin bat dela, nahiz eta indarkeriazko gertakari desatsegin txikiak egon, baina sakonduz gero, laster ikusiko dugu askatasunaren aldeko istorio hunkigarri bat dela, non diktaduraren zapalkuntza giro handiak pertsona mediokreenen zapalkuntza txikiak eragiten dituen. Adibidez, heldu guztiek gazteak jipoitzeko eskubide osoa dute. Ondo gogoan dugu zenbat sufritu genuen. Baina ez dezagun gauza garrantzitsuenetako bat ahantz, bidezko irakaskuntza aurrerakoiari filmak egiten dion omenaldia.

Akatsik topatzekotan...

Batzuetan (gutxitan) behar baino gehixeago zeharkatzen du melengatasunaren muga (ez gehiegi).

Gogoan gordetzeko sekuentzia bat.

Protagonistak nekazari atzerakoiaren tomate-landaredia txikitzen duenekoa. Erreparatu bere sinbolismo karga handiari.

Nori gomendatuko zenioke film hau?

Edozeini. Baina azalean ez gelditzeko eskatuko nieke, sakonean dagoena ikusten saiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.