Donostiako 60. Zinemaldia

Zazpi gomendio, zazpi iritzi

Emak Bakia Baita. Z / BERRIA.
2012ko irailaren 30a
00:00
Entzun
ANARI Musikaria

Filma hautatzeko arrazoia.

Oskar Alegriaren filma da nire aukera. BERRIAri emandako elkarrizketan, Alvaro Cunqueiroren hitzak aipatzen zituen zuzendariak: «Lurperatzen diren gauzetariko asko ez daude hilda». Premisa benetan ederra iruditu zitzaidan zerbaiten bila hasteko. Zoriaren eta erroaren inguruan aipatzen zuen antimetodoa ere oso interesgarria iruditu zitzaidan.

Aurreikuspenak bete ditu filmak?

Izugarri gustatu zait. Nire aukeraketaren amua zuzendariaren hitzak izan dira, eta filmean bertan, amu horren hariari tiraka, leku, egoera, pertsona eta hitz ederretara eraman nau.

Nabarmentzeko zerbait.

Metodoa bera. Gauzen arteko lotura infinituan zehar eginiko bidaia. Bi gauza elkarren ondoan jarri, eta sortzen den berri horrek eragiten dizun ezusteko ederra. Holako ezuste ederrez beteta dago filma.

Akatsik topatzekotan...

Ez nuke ezer aipatuko.

Gogoan gordetako sekuentzia.

Etxeen izenak hartu eta poema bat sortzen duenekoa. Ariketatxo horretan nola bat egiten duen pelikularen premisa bakarrak: etxea, izena eta zoriak.

Nori gomendatuko zenioke filma?

Akzioko zinema gustatzen zaion edonori. Hainbeste pelikula akziodunik nekez aurki daiteke. Fotograma bakoitzean akzio bat hasten dela edo has daitekeela sentiarazten dizu zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.