Sanferminak

Zea Mays, Dupla, Tatxers, Rozalen, Leire Martinez eta Villano Antillano ariko dira Iruñeko sanferminetan

Uztailaren 6tik 13ra bitarte Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen diren kontzertuen berri eman du Iruñeko Udalak: 30 talde dira osotara.

Zea Mays taldeko Aiora Renteria kantuan, ZEID festibalean emandako kontzertuan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Zea Mays taldeko Aiora Renteria kantuan, ZEID festibalean emandako kontzertuan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
Iruñea
2025eko maiatzaren 13a
12:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Aurtengo Iruñeko sanferminetan joko duten hamarnaka talde iragarri ditu Iruñeko Udalak. Udalak berak kontratatutako kontzertuen berri eman dute, hain zuzen; hau da, uztailaren 6tik 13ra bitarte Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen den egitaraua aletu dute. Nabarmendu dutenez, udalak «aniztasunaren alde» egin du programazioa osatzeko, eta emaitzak generoari zein hizkuntzari loturik utzitako datuetan ere egin dute azpimarra: Gazteluko plazan izanen diren kontzertuen erdietan baino gehiagotan emakumeak dira buru, eta taldeen herenek euskaraz abesten dute. Besteak beste, Bulego, Tatxers, Rozalen, Zea Mays, Sara Socas eta Cali y el Dandee ariko dira oholtza horretan.

Uztailaren 6tik 13 bitarte izanen dira kontzertuak Gazteluko plazan; hamahiru talde ariko dira osotara. Aipatuez gain, hauek ere joko dute bertan: Kaotiko, Leire Martinez, OBK, Ladilla Rusa, Dupla, Villano Antillano, eta Lia Kali musikariek. Egun bakoitzean nor ariko den ere zehaztua dute dagoeneko. Iruñeko Udalaren webgunean dago ikusgai informazioa.

Konpainia plazan, etxekoak eta urrunekoak

Azken urteotako moldeari eutsita, Gazteluko plazan ez ezik, Konpainia plazan ere izanen dira Iruñeko Udalak kontratutako kontzertuak. Plaza hori «bertako eta nazioarteko musikaren oasi» izatea nahi dute antolatzaileek, iragarpenekin batera plazaratutako oharrean nabarmendu dutenez. Gauez, nazioarteko artistei eginen diete tokia; arratsaldez, bertakoak ariko dira gehienbat.

Kontzertu hauek izanen dira, zehazki: Adrien Body, Rapha Mundi, Zombies in Miami, Janus Lester, Bcuc, Kokoshca, Mystery Lights, Original Sistah, Seun Kuti & Egypt 80, Kiliki, Bombino, Mirari, Chocolate RMX, Naxker, Omar Souleyman, Bourbon Kings eta Eri Yamamoto Trio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.