Zerbait berria aurkeztuko dute Durangoko Azokan

Euskal musikariak eta musikazaleak batuko dituen egitasmo berri bat izango da. Abenduaren 5ean aurkeztuko dute.

Zerbait Berria dator. BERRIA
Zerbait berria dator. BERRIA
Julen Urrestarazu
2026ko irailaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Durangoko Azokarako bi hilabete eskas falta dira, baina jakinarazi dute zerbait berria aurkeztuko dela abenduaren 5ean: euskal musikariak eta musikazaleak batuko dituen egitasmo bat.

Egitasmo berri hori euskal musikaren ekosistema «babestuko» eta «bizkortuko» duen «leku propio» bat izango dela adierazi dute: «Zerbait berria izango da, geurea, merkatuaren eta globalizazioaren baldintzetatik ahalik eta libreena».

Proiektu berria musikari eta musikazaleen eskura jarriko den baliabide «kultural» eta «komunitario» berri gisa deskribatu dute egileek. Hainbat musikarik sareetan deitu dute abenduaren 5ean Durangora bertaratzera egitasmoa ezagutzeko.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Zerbait berria (@zerbaitberria)

@zerbaitberria Geurea, propioa đŸŸ¡ @zerbaitberria #Bele #LideHernando ♬ sonido original - Zerbait berria

Horrez gain, gehitu dute euskal musikaren aldeko «mugimendu bizia» eragin nahi dutela, eta tresna berria «euskal musikaren onerako eta musikazale guztien gozamenerako» izango dela.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA