Euskal artista gazteei bere lana ezagutarazteko aukera ematen die urtero diru laguntza emanez koreografo hasiberrientzako Dantzan Bilaka programak. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak sustatutako ekimenean, aurten, 9 koreografok dute euren sorkuntza jendaurrean aurkezteko aukera Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
Bilboko Guggenheim museoan izango da lehen emanaldia: gaur arratsaldeko zazpietan Gu-nosotros los héroes lana aurkeztuko dute. Carla Fernandezek argia, gorputza eta soinu nahasketa bidez bi izakien arteko harremanaz hitz egingo du.Azaroaren 2anMerced aretoak programako azken emanaldiak hartuko ditu 3 gazteren eskutik: Eneko Balerdi, Oiane Lopez de Munain eta Marianela Leon.
Zientzia fikzioko dantza izango da ikusgai gaur Guggenheimen
Carla Fernandez koreografo gazteak Gu-nosotros los héroes aurkeztuko du Dantzan Bilaka programan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu