Zinemako zazpi elkarte feminista, sariaren aurka
Johnny Deppen aurkako indarkeria matxista kasuko akusazioak direla eta, zinemako zazpi elkarte feministak ohar bat atera zuten atzo, azaltzeko zergatik ez dioten «txalorik joko» Zinemaldiari. Tartean da (H)emen ikus-entzunezkoetako emakumeen elkartea, Herrialde Katalanetako eta Espainiako beste zenbaitekin batera. Salatu dute zinemaldiak genero irizpidea alde batera utzi izana saria emateko garaian. «Zer mezu ematen da indarkeria matxistagatik salatutako gizonak txalotuak direnean, alfonbra gorrietan argazkiak ateratzen dituztenean, zalez inguratuta?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu