SOSLAIA. Ramon Barea

Zinemira saria, Bilboko aktoreari

DONOSTIAKO ZINEMALDIA.
2016ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Zinemaldiak, EPE/APV eta IBAIA ekoizle elkarteak urtero banatzen dute Zinemira saria, euskal zinemaren pertsona ospetsu baten ibilbidea omentzeko helburuarekin. Aurten, Ramon Barea (Bilbo, 1949) aktore eta errealizadoreak jasoko du aitortza hori; Euskal Zinemaren Galan jasoko du saria, Viktoria Eugenia antzokian, Agirre lehendakaria dokumentalaren eta Igelak filmaren proiekzioen aurretik.

Barea berehala hasi zen aktore lanetan. 1970eko hamarkadan antzerki independenteko bi talde sortu eta bertan jardun zen. Hezkuntza Zientzien ikasle ohia eta funtzionarioa izan arren, 24 urterekin espektakuluaren munduan murgildu zen. Orain, taula gaineko lanagatik ez ezik, dramaturgo gisa ere ezagutzen da Barea.

Antzerkian egin dituen lanen artean nabarmentzekoak dira Puerta del Sol obrako Perez Galdosen rola eta Luis XV.aren rolean egindako Beaumarchais, besteak beste. Antzerki zuzendari gisa, El hombre que confundió a su mujer con un sombrero da bere azken obra. Zineman, La fuga de Segovia (1981) filmarekin ekin zion bere karrerari, eta geroztik ehundik gora film luzetan parte hartu du; besteak beste, Enrique Urbizu, Imanol Uribe eta Alex de la Iglesiarekin egin izan du lan. 1996an zinema zuzendari gisa debutatu zuen Adiós, Toby, adiós film laburrarekin. Bere ibilbidean sari ugari irabazi ditu, baina Euskal Aktoreen Batasunaren saria eta Antzerkiko Sari Nazionala nabarmentzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.