'Zu ere On Kixote?' antzezlana taularatuko du Agerre Teatroak

Imuntzo eta Belokik parte hartuko dute, konpainiak udazkenean eskainiko dituen hamar emanaldietan

Beloki eta Imuntzo, antzezlanerako propio mozorrotuta. AGERRE TEATROA.
Erredakzioa
Donostia
2012ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Agerre Teatroa Zu ere on On Kixote? antzezlana prestatzen hasi da. Udazkenean taularatuko dute, eta urria eta abendua bitartean hamar emanaldi egingo dituzte. Besteak beste, Imuntzo eta Beloki trikitilariek parte hartuko dute obran. Izan ere, Teatroa, trikitixa eta herria da lanaren azpititulua. 2009an egin zuten Kixoteri buruz aurreneko lana, eta udazkenean estreinatuko dutena laugarrena eta azkena izango da.

Argentinan egon ziren joan den uztailean konpainiakoak, eta obraren gaztelaniazko bertsioa taularatu zuten han. Horretan, On Kixote garaikidea Dultzinearen amets goxoaren atzetik doa, bizikletan. Azken urteotan Mozambiken, Txilen eta Mexikon ere plazaratu dute antzezlana.

Urritik abendura bitartean, berriz, jada lotuta dauzkate Elorrio, Amurrio, Olazti, Hendaia, Zaldibia, Hernani eta Donostiako emanaldiak; Euskararen Egunaren barruan egingo da Donostiakoa, hain zuzen ere. Agerrekoek tokian tokiko aktore, musikari, dantzari eta artistekin lan egingo du antzezlana emango duen herri bakoitzean. Gainera, testuetan eskualde bakoitzaren historiaren zertzeladak bilduko dituzte, emanaldi bakoitza diferente bihurtuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.