Xabi San Sebastian

'Zuhaitzak ez du beldurrik'

Diskoetxea: Belarri.

Andoni Tolosa.
2017ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Badira ofizio handiko diskoak, agian, dir-dir gehiegi egiten duten kantu horietakorik gabekoak, oso mediatikoak gertatzen ez diren artistak eginikoak, hasieratik amaierara hari berari jarraitzen diotenak, egilearekiko erabat fidelak gertatzen direnak. Ongi egindako diskoak izan ohi dira, kantu sendoekin jantzitakoak, maila handikoak. Horrelakoa da Xabi San Sebastianen hirugarren bakarkako diskoa; bere izpiritu rockeroari eusten dio, eta luzitu egiten da balada akustikoetan. Oraingo honetan, ordea, garrasi egitera ausartu da, eta ahotsarekin esperimentaziotik hurbil dauden lurraldeetara eramaten ditu kantuok. Berdin dio artista ala artisaua den, hortxe dago emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.