Eleberria

Arima beltz

Arima beltz

Idazlea: Martín, Ibon

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 492

Argitaletxea: Elkar

Aspaldi itxi ziren azken meategiak Trapaga, Gallarta eta Ortuella aldean. Orain, ordea, haiek berriro irekitzeko asmoa iragartzen dutenean, Teresa Etxegarai enpresaria hilik agertuko da, norbaitek meatze-zulo batera botata. Inpaktu Handiko Unitatearentzat lan egokia litzateke, baina oraingoan Ane Cestero gabe egin beharko dute ikerketa, Ertzaintzatik kanpo utzi baitute.

Aldi berean, Cesterok bere lagun eta lankide ohi Juliaren eskaria jasoko du. Julia ume lapurtua izan zen, eta bere ama biologikoa azkenean aurkitu duela uste duenean, beste misterio baten aurrean egingo du topo: erantzunak aurkitu beharrean, lurra oinen azpian dardarka jarriko dion sekretu bat agertuko da.

Ibon Martínek Bizkaiko Burdin Mendietatik Muskizko findegietaraino eta Santurtziko porturaino eramango gaitu thriller honetan. Paisaia ikusgarrietan errotutako ohitura zaharrak eta giza miseria askotarikoak uztartzen ditu, eta irakurlea lehen orrialdetik bertatik harrapatuta, arnasa hartu ezinik, arrapaladan eramaten du.

Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA