Eleberria

Mio marito deitzen zion

Mio marito deitzen zion

Idazlea: Agirre, Joxean

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 148

Argitaletxea: Elkar

Bere ohiko idazkera dotorez ondu eta umore-printza etengabez gatzozpindu duen eleberra dakarkigu Joxean Agirrek, literaturaren maitasunetik bezainbat autoparodiatik edaten duena.

Izan ere, idazle zahar, ospetsu eta txotxatzen hasi bat dugu, batetik; idazlenahi gazte, kazetari bekadun eta hasiberri bat, bestetik; biak gizonak, biak emakumezkoen miresle sutsu, eta biak gauzatu gabe geratutako amodio-istorioen oroitzaile mindu.

Hain zuzen, emakume hauen eskutik jasoko dugu gizonezkoon berri: begirada amultsu eta apur bat ironikoa, fantasia ugari eta malezia gutxiko koitadu batzuen erretratu patetikoa eskaintzen diguna.

Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!