Saiakera

Odola kantari

Odola kantari

Idazlea: Elorriaga, Unai

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 149

Argitaletxea: Pamiela

Beti esan izan da gai nagusi bi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Iritzi zabaldua da, gainera, maitasunari buruz idatzi izan dela gehien, maitasuna izan dela protagonista poemetan, bertsoetan, kopletan, kantuetan... Saiakera hau, ordea, ideia horri aurre egiten ahaleginduko da, heriotzari asko kantatuko zaiola erakutsi nahi du, gerrari, hilketei, odolari. Izan ere, odola beti kantari. Hori gutxi balitz, sorpresa bat ere badakar liburuak: orain arte anonimotzat hartu dugun bertso-sorta baten ("Muñagorriren bertsoak") egilea deskubritu dugu? Baina ez da hor kontua amaitzen: sinesteko zaila bada ere, gaur egun munduan oso izen handikoa den pertsona baten senidea izan zen sortzaile hura. Horra liburuaren muina beraz: euskal literaturan ekintza bortitzek, odolak azken finean, izan duten presentziaren azterketa kronologikoa eta bertso-sorta ezagun baten egiletzaren bilaketaren emaitza.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.