Patrizioak eta plebeioak : gure prosaren emergentzian
Idazlea: Altonaga, Kepa
Generoa: Saiakera
Orri kopurua: 208
Argitaletxea: Pamiela
Gure prosaren emergentzia-prozesuaren sei unetara hurbilduko zaitu Patrizioak eta plebeioak. Kronologia horretan arrabisitatu eta kuestionatuko dira hala Sarako eskolaren loraldiak bizi izandako debaklea, nola Peña- florida kondearen eta ilustratuen ekarpen nulua; hala Mogeldarren euskararekiko planteamendu zeharo subsi- diarioa Basarteko Unibertsitatean, nola «The Oña Connection» izenda dezakeguna, azken hiru kapituluetan.
Axularrek eta gure klasikoek, orok, prosa europar homologagarriaren uberan bideratu zuten euskararen tra- dizio idatzia, baina diglosiaren pipiak joko du espazio trinko hori, eta ia ez da euskarazko libururik idatziko, soilik gutxi batzuk eta ezinbestean, euskara besterik ez dakiten behe-mailako euskaldunentzat.
Euskal Pizkundearen urteetan, «Oñako akademikoek» euskarari hizkuntza kultuen liga berean jokarazi nahi izan zioten, eta autore greko-latindarrak itzuli zituzten, baina ez aurreko tradizioaren ildoan: lexiko hiperpuris- taz baliatu ziren, eta purismo sintaktikora zuten jo, prosaren erregresioa eraginez ziklo arturikoraino.
Gaur-gaurkoz, «balizko esentziek eraikitako tabuak» kateatuta gauzka purismo erremanentera. Hortik aska- tu ezean, ezinezkoa da euskarazko prosa homologagarri bat.