Saiakera

Pedagogismoaren gezurtapen bat

Pedagogismoaren gezurtapen bat

Idazlea: Maldonado Barahona, Teresa

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 300

Argitaletxea: Elkar

Denok dugu garbi eskolak zer izan behar ez duen: instituzio iluna eta zurruna, irakasle ernegatu eta autoritarioz betea, ikasleak zigorpean beldurrez edukitzen dituztenak eta zentzurik gabeko zerrendak loritoen moduan ikastera behartzen dituztenak. Eskola mota hori, baina, antzina desagertu zen gure artetik, zorionez. Alabaina, hezkuntzaren errealitatea oraindik ere halakoa bailitzan, horren alternatiba izan behar luketen berrikuntzak proposatzen dira aspalditik eta etengabe, beste eskola-eredu baten bila: irekiago, libreago, gizartearekin lotuago? Zer lortu nahi da, ordea, proposamen-zaparrada horrekin? Tere Maldonadok, urte askotako ofizioak dakarren esperientziaz eta bizitza osoko irakurketa eta hausnarketek ematen duten aberastasunaz, saiakera ausart eta mamitsu bat ondu du, txalo errazetik ihesi, guztiok pentsatzera gonbidatu nahi gaituena. Gaiari zabaletik helduz, gaurko moda pedagogiko askoen erro anti-ilustratuak aztertzeari ekin dio lehenik, baita 68ko maiatzak izandako eragin sakonak ere, ezkerraren zati handi bat, asmorik onenaz, neoliberalismoari eta kapitalismoari interesatzen zaizkien ikuspegiak gogotsu onartzera eraman dutenak. Askatasunaz, biraketa emozionalaz, helduzentrismoaz, publikoaz eta pribatuaz, berdintasunaz eta diferentziaz, ikasleen tratamendu pertsonalizatuaz, mugak ezartzeaz eta lausotzeaz? Gai anitzez ari da egilea, zorrotz eta zehatz, polemikari itzuri gabe baina bere iritziak errespetuz adiraziz eta bibliografia oparo batean oinarrituz.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.