Sakelako bihotzak
Idazlea: Apella Santamaria, Julen
Generoa: Eleberria
Orri kopurua: 237
Argitaletxea: Elkar
Sakelako bihotzak eleberriak bi protagonista ditu, Jokin eta Felix, unibertsitateko azken urteetan dabiltzan bi gazte, elkarren lagunak, baina aski desberdinak, izaeraz eta jatorriaz: arrazional eta hotza bata, langile-familiakoa; jendekoia eta zalapartaria bestea, burges etorkiduna. Bien ibilbideak, harremanak eta gorabeherak jarraituko ditugu, beren bizitzak markatuko dituzten hilabete batzuetan.
Egungo nobela bat egungo gazteriaz, milurte berriarekin bateratsu jaiotakoen Z belaunaldiaz: haien musika eta solasak, haien amodio eta denbora-pasak, haien beldurrak eta ametsak, haien parrandak eta manifak. Iniziazio-nobela bat ondu du Julen Apellak Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere estreinako narratiba-lanean, adiskide-talde bateko kideen ibilerak kontatuz, asperdura noragabearen eta bizi-minaren eferbeszentzia artean mugitzen direnak tabernetan nahiz ikasle-pisuetan. Garai baten kronika eta lagunarte baten erretratua, umore eta drama ukituak konbinatuz hainbat gairi buruzko hausnarketa dakarrena: inozentziaren galera eta identitatearen eraikuntza, gaztaroaren bitalismoa eta helduaroko erronkekiko ezinegona