Bertan behera utzi dituzte Araban bi zentral fotovoltaiko eraikitzeko egitasmoak

Aguraingo eta Iruraz-Gaunako udalerrietan egin nahi zituen Ubalza eta Ubalza II zentralak bertan behera uztea erabaki du Cañaveras Solar enpresak, ingurumen inpaktuaren txosteneko moldaketak egin behar izanez gero proiektuak «biderazinak» izango zirelako.

Eguzki panelen parke bat, artxiboko irudi batean.
Eguzki panelen parke bat, artxiboko irudi batean. BERRIA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko ekainaren 4a
10:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

Agurain (Araba) inguruko lautadak ez dira etorkizun hurbilean eguzki plakaz estalita esnatuko. Cañaveras Solar enpresak atzera egin du udalerri horretan eta Iruraz-Gaunan ia 50.000 eguzki plaka izatekoak ziren bi zentral fotovoltaiko eraikitzeko asmoan. Enpresaren arabera, Eusko Jaurlaritzak egitasmoei egindako ingurumen-inpaktu txostenetan eskaturiko moldaketek «bideraezin» bilakatu lituzkete bi eguzki parke horiek.

FV Ubalza eta Ubalza II zuten izena parkeek, eta 30,9 megawatteko potentzia izatekoak ziren. Enpresak 2023an eskatu zuen aurretiazko administrazio baimena, eta Eusko Jaurlaritzak 2025ean egin zuen ingurumen inpaktuaren txostena. Egitasmoen iragarpenak zalaparta eragin zuen eskualdean: Aguraingo Udala, EH Bilduk kontrolatua, eguzki parkeen aurka agertu zen, argudiatuta ez zutela lurraldera onurarik ekarriko eta nekazaritza lur estrategikoak hartuko zituztela. 

Hainbat aldaketa egiteko eskatu zuen udalak. Jaurlaritzaren ingurumen-inpaktu txostenak ere hainbat moldaketa eskatu zituen: tartean, zentralen azalera eta, ondorioz, potentzia ere murriztea. Enpresaren ustez, murrizketa horien ostean «teknikoki eta ekonomikoki bideraezinak» lirateke egitasmoak. Hortaz, bertan behera uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta EAEko gobernuak gaurko aldizkari ofizialean argitaratu du erabakia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE