Etxebizitza Bulego Integrala jarri du abian Arabako Foru Aldundiak

Martxorako iragarri bazuten ere, gaur ireki dute agintariek Gasteizko Landazuri kaleko bulego fisikoa. Etxebizitzaren inguruan aldundiak dituen programa eta laguntzei buruzko informazioa eskuratu ahalko da bertan.

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia, agintariekin eta aldundiko langileekin, bulegoa aurkezteko ekitaldian. ARABAKO FORU ALDUNDIA
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia, agintariekin eta aldundiko langileekin, bulegoa aurkezteko ekitaldian. ARABAKO FORU ALDUNDIA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko ekainaren 9a
15:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Martxoan iragarritakoa orain bete du Arabako Foru Aldundiak. Orduko hartan, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak Batzar Nagusietan iragarri zuen aldundiak bulego fisiko batean zentralizatuko zituela etxebizitzaren arloko foru laguntza eta baliabide guztiak. Baliabide horiei buruzko informazioa ematea du helburu bulegoak, eta gaur ireki dute, Gasteizko Landazuri kalean.

Bulegoan, Arabako Garapen Agentziako teknikariek emango dute arreta, eta astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, goizeko bederatzietatik ordu bietara. Bulego berrian, herritarrek «alokairuaren, etxebizitza erostearen, erreformen edo alokairu kontratuen» inguruko zalantzak argitu ahalko dituzte, aldundiaren arabera. Aldundiak etxebizitzaren arloan dituen programak Etxebizitza.araba.eus orrialdean ere kontsulta daitezke. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE