Gasteizko Udalak ez du atxilotuen jatorriaren berri emango

EAJk eta PPk eskatu zuten xehetasun horiek jakinarazteko, baina Maider Etxebarria alkateak argi esan du «alkate eta udaltzaingoaren buru gisa» ez duela hori modurik emango horretarako.

Gasteizko Udaltzaingoa. BERRIA
Gasteizko Udaltzaingoa. BERRIA
Arabako Alea
2025eko azaroaren 27a
14:12
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak egunero egiten dituen txostenetan ez da delitugileen jatorriari buruzko informaziorik emango. Ertzaintza urri amaieran hasi zen herritartasuna aipatzen, PP eta Voxen eskariz. Baina Maider Etxebarria Gasteizko alkateak argi esan du «alkate eta udaltzaingoaren buru gisa» ez duela modurik emango horretarako.

Asteazkeneko Segurtasun Batzordean, Cesar Fernandez de Landa Segurtasun zinegotzi jeltzaleak hizpidera ekarri zuen jatorria aipatzeko aukera, PPren galderei erantzunez. Fernandez de Landak adierazi zuen «beti ongi etorria dela gardentasun instituzionala, arlo honetan eta guztietan, lagungarria baita datu errealak izateko eta horien gainean lan egiteko». PPko Iñaki Garcia Calvo ere neurriaren alde agertu zen, «beharrezkoa» delakoan.

Jarraitu irakurtzen Alea aldizkariaren webgunean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.