Kale ibilaldi poetikoak Martxoaren 3ko sarraskia oroitzeko

Poetak Maiatzean jaialdiaren barruan, 'Martxoak 3, zauri irekia' ibilaldi poetikoa antolatu du Martxoak 3 elkarteak, Manuel Moya eta Eli Zaldua gidari direla. Handicap taldearen kontzertuarekin amaituko da ibilaldia. Igandean egingo dute.

Eli Zaldua bertsolari gasteiztarra, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Eli Zaldua bertsolari gasteiztarra, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko maiatzaren 21a
12:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Poetak Maiatzean jaialdiak olerkiz eta bertsoz betetzen ditu urtero Gasteizko kaleak. Aurten, poemek oihartzuna izango dute Zaramaga auzoan ere, Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenarekin bat eginez Martxoak 3 elkarteak ibilaldi poetikoa antolatu baitu gertaera hori oroitzeko. Igandean egingo dute Martxoak 3, zauri irekia izeneko ibilaldia, 12:00etan hasita, Martxoaren 3ko hildakoen omenezko monolitoan, eta Zaramagako kaleetan zehar ibiliko dira, egun hartako gertakariak oroitzen dituzten olerkiak irakurtzen. Manuel Moya olerkariak eta Eli Zaldua bertsolariak jarriko diete ahotsa poemei.

Olerki horiek, ordea, ez dira edonolakoak. Zaramagako bizilagunekin egindako memoria ariketa baten emaitza dira. Hain zuzen ere, auzo horretako Bizan zentroko erabiltzaileekin lan egin dute hala Poetak Maiatzean jaialdiaren antolatzaileek nola Martxoak 3 elkartekoek. Bizilagunek 1976ko martxoaren 3ko sarraskian bizi izandakoak gogoratu dituzte, eta, horren ondoren, olerki eta bertso forma eman diete Moyaren eta Zalduaren laguntzarekin. Olerki horiek dira ibilaldian zehar irakurriko direnak. Fermin Lasuen kalean hasiko dute bidea, eta Extremadurako Etxean amaitu, Handicap musika taldearen kontzertuarekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE