Labrazako zentral eolikoa berehala gelditzeko eskatu dute kontzejuak eta hainbat eragilek

Labrazako herritarrak eta ingurunea arriskuan daudela salatu dute, enpresen interesen arabera egindako berriztagarrien proiektuagatik. Abenduaren 13rako egun osoko egitaraua antolatu dute Labrazan.

Labrazako zentral eolikoa berehala gelditzeko eskatu dute kontzejuak eta hainbat eragilek. ARABA BIZIRIK
Labrazako zentral eolikoa berehala gelditzeko eskatu dute kontzejuak eta hainbat eragilek. ARABA BIZIRIK
Arabako Alea
2025eko azaroaren 25a
09:54
Entzun 00:00:00 00:00:00

Labrazako kontzejua, Araba Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Arabako Errioxa Bizirik taldea batu egin dira larunbatean, Labrazan (Araba) egin asmo duten zentral eolikoaren aurka azaltzeko. Salatu dute proiektuak ondorio«itzulezinak» izango lituzkeela, bai lurraldean eta baita inguruko animaliengan ere, eta bertan behera uzteko eskatu diote Oiongo Udalari.

Proiektua zalantzan jarri duten bi helegite prozesuan daude oraindik, aldez aurreko administrazio baimenari eta plan bereziari eragiten diotenak, eta eskatu dute jarduera oro bertan behera utz dezala udalak, «epaitegiek esan beharrekoa entzun arte».

Jarraitu Alea aldizkariaren webgunean irakurtzen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.