Iaz zerga bidezko diru bilketak markak hautsi zituen Bizkaian, eta horrek berri onak ekarri ditu herrialdeko 113 udalentzat. Finantzen Lurralde Kontseiluak iazko diru bilketaren likidazioa egin du goizean: udalei 1.160 milioi euro dagozkie 2025eko aurrekontua osatzeko; 2024ko urrian kalkulatutakoa baino %2,64 gehiago. Ondorioz, 29,9 milioi euro estra banatuko dizkiete Udalkutxaren eta Gizarte Zerbitzuen Foru Funtsaren bidez. Bi funts horien aurrekontua %12,12 hazi da 2024arekin alderatuta.Â
Horretaz gain, udalen ordezkariei azaldu diete Bizkaiko Foru Aldundiak laster onartuko dituela haientzako diru laguntzetarako dekretu bi. Batetik, oraintsu Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak iragarritakoa dago: landa bideak hobetzeko eta mantentzeko bost milioi euro banatuko dituzte dentsitate txikieneko eta landatartasun maila handieneko herrien artean. Bestetik, baserritarrek parte hartzen duten elikagai azoketako azpiegiturak hobetzeko 500.000 euroko funtsa sortuko da.Â
Ikusi gehiago