Euskotrenen eta metroaren arteko tren aldaketa doakoa da gaurtik Txorierrin

Datorren urtean Bizkaiko garraiobide guztien arteko aldaketa debaldekoa izateko sistema probatuko dute.

Euskotrenen tren bat, Bilbon, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Euskotrenen tren bat, Bilbon, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Ibai Maruri Bilbao.
2026ko urriaren 1a
17:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bizkaibuseko linea batetik bestera pasatzea doakoa da daborduko. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren asmoa da datorren urtetik aurrera herrialdeko garraio publiko aldaketak debaldekoak izatea. Eta horretarako probak egiten hasi dira. Gaurtik aurrera, Txorierrin Euskotren hartzen dutenek ez dute ordaindu beharko hamabost minutu baino lehen metroaren lehen, bigarren edo hirugarren linea hartzen badute. Kontrara ere ez: metrotik jaitsi eta Txorierrira joateko Euskotren hartzea doakoa da.

Garraio operadoreen arteko aldaketa probatuko den lehen aldia da. Bizkaiko Garraio Partzuergoak aukera izango du zerbitzu ugarik esku hartzen duten sare batean neurri hori aplikatzeko kudeaketa eta banaketa eredua egiaztatzeko, eta baita egin diren egokitzapen teknikoak egokiak izan diren probatzeko ere.

Eredua balioztatu ondoren, gainontzeko garraiobideetara zabalduko dute apurka-apurka, datorren urtean. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren asmoa da 2027 bukaerarako integrazioa erabatekoa izatea. Modu horretan, joan-etorri luzeagoetarako auto pribatuaren ordez garraiobide bat baino gehiago erabiltzen dituztenak saritu gura dituzte.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA