San Mamesen 'Mitoaroa III' ikustera joateko bi lagunentzako ehun sarrera zozketatuko ditu Bizkaiko Diputazioak

Aldundiaren Instagram kontuan eman behar da izena: jarraitzaile egin eta erantzunetan norekin joan gura den komentatu.

Pello Reparaz musikaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia, 'Mitoaroa III' emanaldien aurkezpenean, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Pello Reparaz musikaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia, 'Mitoaroa III' emanaldien aurkezpenean, Bilbon, apirilaren 16an. ARITZ LOIOLA / FOKU
Ibai Maruri Bilbao.
Bilbo
2026ko ekainaren 11
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aspaldi bukatu ziren Zetak-en Mitoaroa III ikuskizunerako sarrerak, baina oraindik ere badago San Mamesera sartzeko aukera, eta doan, gainera. Bizkaiko Foru Aldundiak bi lagunentzako ehun sarrera zozketatuko ditu: erdiak ekainaren 19rako izango dira, eta beste erdiak, ekainaren 20ko emanaldirako. Parte hartzeko foru erakundearen Instagram kontura sartu behar da.

Oso erraza da izena emateko modua: jarraitzaile egin eta erantzunetan norekin joan gura duzun kontatu. Gura beste mezu idatz daitezke, haietako bakoitzean beste pertsona bat aipatuta. Zenbat eta mezu gehiago idatzi, zozketarako txartel gehiago. Ekainaren 16ko 23:59 arte egongo da hori egiteko aukera.

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Bizkaiko Foru Aldundia - DiputaciĂ³n Foral de Bizkaia (@bizkaia_bfa)

Pello Reparaz Zetak taldeko abeslariak apirilaren 16an aurkeztu zuen jendaurrean Mitoaroa III, Bilboko Kale Nagusian, Foru Jauregiaren atarian. Reparazek orduan azaldu zuenez, etorkizunean girotuta egongo da kontakizuna; 2084. urtean, zehazki, George Orwellen 1984 nobelari keinu eginez, eta «kontrol sozial ikaragarri baten pean» bizi den Euskal Herri distopiko bat aurkeztuko du. «2084. urte horretan, Zetak ere sistema horretan integratuta egongo da, eta herria San Mamesera doa, Zetak ikustera, eguneroko distopiko hori guztia tarte batez ahazteko eta etxera lasai-lasai joateko. Beraz, Zetak distopia horren eta sistema horren parte aktiboa da, eta kontakizunean San Mames horixe bera izango da: San Mames».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE