Oiartzungo Udalak Oroimena eta egia, bizikidetzaren bidea izeneko zikloa prestatu du, «bizikidetzaren eta memoriaren bidean beste pauso bat» emateko asmoz. Emakumeek pairatutako indarkeria izango da zikloaren ardatza —ez soilik indarkeria politikoa—. Hala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 10etik 27ra bitartean. «Emakumeen istorio, bizipen eta izen isildu, ezkutatu edo ukatuak berreskuratu nahi izan ditugu, emakumeak gure iraganeko subjektu aktibo gisa aldarrikatzeko», esan dute Oiartzungo Udaleko kideek. Hitzaldiak, film eta argazki proiekzioak, erakusketa bat eta ipuin kontaketak antolatu dituzte.
Egitaraua lantzeko garaian, antolatzaileek «ahalegin berezia» egin dute «belaunaldi gazteenei zuzendutako proposamenak» egiteko. «Iruditzen zaigu memoria benetakoa izango dela baldin eta belaunaldi guztietan txertatzen bada. Belaunaldi zaharrenek beren bizipen eta oroitzapenak dituzte gatazka ulertzeko, baina gazteenek elementuak behar dituzte». Hortaz, Karmele Mitxelenaren ipuin kontaketa saio bat antolatu dute, bai eta argazkietan oinarritutako proiekzio bat ere, DBH4ko ikasleei zuzendua.Â
Azaroaren 10etik 23ra bitartean erakusketa bat ere izango da ikusgai:Â Euskal gatazkaren begiak eta (h)egiak. Gure historia hurbilaren instantak feminismotik begira.Â
EGITARAUA
Â
AZAROAK 10
- 18:30. Frankismoan errepresaliatutako emakumeak hitzaldia, Ione Zuloaga Aranzadiko kidearekin, udaletxeko batzar aretoan.
AZAROAK 11
- 19:00. Izarren argia filma, Landetxe kultur aretoan.
AZAROAK 15
- 17:00. Amonaren kea eta Beroki gorria ipuin kontaketak, 3 urtetik gorako haurrentzat, Karmele Mitxelenarekin.
AZAROAK 17
- 18:30. Euskal gatazkaren begiak eta (h)egiak. Gure historia hurbilaren instantak feminismotik begira argazki proiekzioa, Ander Gillenea eta Maider Galardirekin, Landetxe kultur aretoan.
AZAROAK 19
Â
- 18:30. Euskal gatazk(ar)en ertzetako biolentziak eta erresistentziak. Begirada feminista bat indarkeriazko zikloari hitzaldia, Maider Galardirekin, udaletxeko pleno aretoan.
AZAROAK 20
- 19:00. Mujeres fusiladas. La memoria ausente filma, Landetxe kultur aretoan.
AZAROAK 27
Â
- Goizean. Euskal gatazkaren begiak eta (h)egiak. Gure historia hurbilaren instantak feminismotik begira argazki proiekzioa, Ander Gillenea eta Maider Galardirekin, Landetxe kultur aretoan. Ikasleei zuzendua.Â