EAJk eta EH Bilduk erabakitzeko eskubidearen alde egin dute berriro Gipuzkoako Batzar Nagusietan

EAJren eta EH Bilduren babesari esker egin du aurrera mozioak, eta PSE-EEk eta PPk kontrako botoa eman dute. Elkarrekin Podemos, berriz, abstenitu egin da.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako bilkura bat, iaz. GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
Gipuzkoako Batzar Nagusietako bilkura bat, iaz. GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
Miren Mujika Telleria.
2025eko urriaren 6a
18:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Joan den asteko Gipuzkoako Batzar Nagusietako politika orokorreko bilkuraren ondotik, EAJk eta EH Bilduk bi mozio adostu dituzte. Bi alderdiek euskal autogobernuari buruzko ekinaldiak aurkeztu zituzten, eta testu bat onartu dute elkarrekin, zera eskatuz: Euskal Herriaren eskubide historikoak erabat gauzatzea, Euskadi nazio gisa aitortzea eta «aniztasuna errespetatzea». EAJren eta EH Bilduren babesari esker egin du aurrera mozioak, eta PSE-EEk eta PPk kontrako botoa eman dute. Elkarrekin Podemos, berriz, abstenitu egin da.

Estitxu Elduaien EH Bilduko batzarkideak esan du burujabetzarako bidea abiarazteko herri akordioetan sinisten dutela, eta esker onez mintzatu zaio EAJri, «adostasuna lortzeko erakutsi duen borondateagatik». «Pozten gara Batzar Nagusi hauetako bi talde handienek, herritarren hiru laurdenak baino gehiago ordezkatzen dugunok, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aitortua izan dadila eskatu izanagatik. Akordioa posible da edukien inguruan jarduten denean eta horretarako jarrera eraikitzailea denean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.